XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alako batean, Yainko berria yauresteko agindua lurbira osoak yaso zun.

Yuduek bakarrik etziran belaunikatu aren aurrean.

Ezezko biribil ori yuduen aintzagarri duzu, noski; orain arte yuduen aintzogarri duzu, ratsua, ordea, gorroto beltz billakatu zan.

Lenago Kaisar'a zitzayenean babesa, antustez burgoi zebiltzan ustekoyak, ta beste erritarrei gorrotagarri zitzayen.

Kaligula'ren agindu zantarra, berriz, apen asperraren bide izan zan.

Erri guzietan yudutarrak zituten ukaldi-adoitzat espa, erasi ta mardailkeri guziek, ayen aurka apukoak asmatuz: erri xearen aserretik itzurtzerik ez zan.

Sinagogetan Kaligula'ren irudiak ezarri, ta, Kaisar altsuaren oparriak eraikitzen zituten, azken beltzean yuduak indarrez errege ari opariak eskeintzera beartzeko asmoz.

Guzien elepide izanik, axanpa gorriz okiturik zeuntzan non-nai; baña, beste iñon baño gorriagoak Alexanderi'n ikusi: zertan estu estuan, goseak ilda, ta izurriteak txurtenean yota, minki atsekabeturik zeuden: illobi artatik iges egiten zutenak zigor ukaldika larrutu egiten zituten, txiki-txiki egin arte.

Sendi osoak geldi-geldika surtan erabat erre ta illaundu, yuduen nagusiak indarrez antzokira eraman eta guzien begitan il arte astintzen zituten: gertari lazgarriok yazo ziran Aigito'ko iriburuan.

Atsekabez kuzkur eta ebainduta ziralarik yuduek, Pilon eta beste gizaseme agurgarrien sailla aukératu ta Kaligula`ri erruki eske igorri zituten.

Amaika iran beltz irentsi bear izan zuten bidali ayek.

Or-an-emen artaburuak urkultzera bota, ta, luzaroan guzien parregarri izan ondoren, Kaisar'i itz egitea iritxi zuten noizpait, landatxe batean.

Irri gaiztoa ezpain-ertzetan, atotsi zitun Kaisar'ek; ta ortz-karraska esan zien: Oyek ditugu, beraz, yainkoen etsayok, nerau yauresterik ez dutenak nai, ta beraren izena ere esaten azartzen ez diran Yainkoa aintzat dutenak?.

Ta sarrakioz lazturik zeuden yuduen aurrean, Yehobah'ren izen agurgarria ebaki zun oyuka.

Gero, etxean barrena ortik ara asi zan ibiltzen, zurubiak gora ta bera, ta aren atzetik ixil-ixil yudu zarrak izuz larri; ayen nagusi Pilon larogei urteetakoa zan.

Noizean beinka yuduenganatu ta nausaz narritaka esaten zien Kaisar'ek: Zer dala-ta eztuzue txerrikirik yaten? ta yauregikoek parrez purrustaka lertu bear ziran.

Yuduek, ordea, erabez erantzuten zioten, erri bakoitzak bere ekanduak ditula-ta, beste zenbaitzuk ere bildotxik etzutela yaten.

Oyek, berriz, izpidean daude, Kaligula'k yardesten zien, aragi geza baidu.

Kaligula'ren magalpekoak baztertzen yarraitzen ba'zun.

Larri aizatzenagotzen zion beraren senar aulari Erodiade kementsuak.

Alare, Erode, zorrez yosita, Erroma'tik atera yaurti zutenean, Tiberiade'ko yauregian atotsi zuten senar-emazteok biotz zabalez.

Orain, ordea, ari yarki kukurruku egiteko, biderik bakarrena, errege izena irixtea zuten.

Ori zala-ta, arto bero usaya baizerion Erode beren leikideari.

Erroma'n bakarrik irabazi ziteken izen ori: beraz, laurdenburua, Erodiade lagun, aratu zan.

Biok Kaisar'a koipatu ta xedeban atzematen alegindu ziran.

Agiripa'k, ordea, aurretik esanak zizkion Partiarren erregeakin izan zituten marroen berri.

Antipa saltzalletzat egiztaturik, Gali bazterretara egotzi zuten: usteak ustel irten zion.

Ark, yaurri zun Galilai, berriz, Kaligula'ren adiskidearen mendean yarri zuten.

Arrezkero, etorkizuna urdin zekusten yuduek eta ollartzen ari ziran: beren yaurerriko atal barreyatuak berriro batu ta sendotzen ari ziran.

Erode Andia'ren eriotzean urratutako batasuna berrizteko, yaurerri berriari Yudai itsastea aski zan.

Uste ederrok egi biurtzeko ziranean, ordea, erabat lur yo eragin zitun Erroma'ko Kaisar'ek burutaldiz ta apetaz.

Iru urte ezkero, bapateko gaitzak lurbira osoaren ugazaba yo, ta zoro antzean bizi zan, abere odolkoya iduri.

Sakatzez bere burua Yainkoa zala uste izan zun Kaligula'k.

Elade'tik yainko-iduri aipagarrienak erakarri ta ayen ederrari ta yaurespideari yaramonik egiteke, burua kendu ta aren ordez berea ezartzen zien.

Bere buruari yauretxea eraiki ta bertan beredin opari eskeintzen zituten yaupariak.